XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FICHTE, J.G.

Fichte-k Kant-en ikuspuntua onartu zuen, baina nitasunak askatasun osoa zuela, erabat espontaneoa zela zioen.

Izpiritu bukaezina da, dena da, dena sortzen du.

Haren ustez, zientziaren betebeharra, nitasunetik errealitatea ondorioztatzea zen; errealitatea derrigorrez gizonarengandik izan da sortua, gizakiak bere burua beste gizakiengandik aldentzen duena zer den ezagutu behar duela, alegia, horrela, gizadia gizaki bakar bat bezala ager dadin.

Beraz, jakintsuaren lana gizaki guztien ahaleginak bateratzea da.

Jakintza sortzeko metodorik hoberena PestaIozzi-ren ideal demokratikoak baztertzen zituen eskola guztietan eredu bakar bat jarri behar zela uste bait zuen, umeen borondatea deusestatuz. Wallon, H..

Filosofia, medizina psikiatriko eta letrei buruzko ikasketak egin zituen.

Sorbonako irakaslea izan zen, Frantziako Ikastetxean ere irakasle eta Haur-Psikologiako Laborategiaren sortzailea.

Bere lana Psikologia deitua izan zen, eta bere ezaugarriak honako hauek dira: genetika, konparatzailea, dialektikoa eta materialista.

Bere funtsezko kontzeptua haur arruntaren maila motriz eta mentalen konparaketari dagokio.